XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Isilune laburra.)

Bostehun baino gehiago hilak izan dira hilabete guttietan.

Bi mila eta gehiago izan dira inkestatuak eta torturatuak.

Apez bat ere, Argibel, erre dute.

Beste bi hemen St. Peeko torrean daude preso.

Lau gehiago ere prozesatuak daude...

Etxauz Apezpiku jauna, behar duzu zerbait egin, behar duzu hau denen ebitatu.

ETXAUZ (Pentsakor)

Bostehun lapurtar hilak.

Argibel errea.

Ni hemen izan banintz ez zen horrelakorik gertatuko.

(Isilune laburra).

Batibat Argibelerena ez zen gertatuko.

AXULAR Argibel zahartua eta agian urteen poderioaz zerbait ahuldua zuen burua, baina Argibel ez zen sorgina.

Ez eta Bokal eta Migalena ere ez dira sorginak.

Torturatzean edozer gauza aitor dezakete.

Migalena ere zaharra da Argibel bezala ez dezake luzaro sofri Lancre eta bere Borreroaren tormentoa.

ETXAUZ Arazo honek kezkatzen nau gehien.

Apezen prozesamenduak.

(Isilune laburra.)

AXULAR (Fintki)

Eta zer diozu euskaldun sinpleaz?

Euskara baizen ez dakitenetaz?

Halakoak ez dute deus ulertzerik ahal.

Edozein gauza aitor dezakete tormentoaren orduan.